Arma, tiro, FLASH!

Argazkiak sortu

ARGAZKIA SORTU

Aurreko pausua eginda daukagula eta zer irudikatu nahi duzun, nola eta zerekin garbi utzi ondoren, argazki artistikoa sortzeko garaia da. 
Har ezazu aurreko jardueran erabilitako orria, egin beharrekoa eskura izan dezazun. 

01

Argazkia atera behar baduzu gogoratu, erantzun artistiko bat egin behar duzula, egokitu zaizun irudian oinarrituz. Pazientzia izan, nahi duzuen argazkia ez da lehenengoan aterako eta. Garrantzitsua da azken emaitza zuk irudikatu nahi izan duzun ideiaren ildo berekoa izatea. Honekin, argazkigintzaren prozesua nolakoa den ikusiko duzu. 

Prest zaude? Denbora hartu argazkia egiteko. 

Aurreko jardueran argazkirik aterako ez duzula erabaki baduzu, dagoeneko zure irudia errepresentatzen duen argazki bat duzulako, lasai egon, orain hasiko zara eta lanean.  

02

Argazkia esku artean duzula, saia zaitez irudiak editatzeko aplikazio desberdinen bitartez egokitu zaizun kamerari 
dagozkion ezaugarriak txertatzen argazkiari. 

Guk mugikorrerako edizio-aplikazio hauek proposatzen dizkizugu, baina besterik ezagutzen baduzu, aurrera! 

MAKEIT3D

PRISMA

PIXRL

RNI FILMS

3D VIDEO CAMERA

mosaic photo effects

Argazkiak nolakoa izan behar du? 

Txuri-beltzekoa edo koloretakoa? 

Zahar itxura izan behar du? 

Saiatu ahalik eta errealistena izaten argazkiarekin. Lortuko duzu? Hor duzu erronka!